Partidu ona jokatuta, azken minutuetan kale

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 6a, 02:00

Azken minutuak beti ez­ber­dinak izaten dira partidu batean, eta hor bidea garbi ikusten duenak sarritan lor­tzen du berak nahi duena. Atzo Cafes Aitona taldeak horixe egin zuen; azken minutuetan gehiago asmatu. Eta 65-74 irabazita, etxera.
Berdinduta joan zen parti­dua. Sailkapenean enpate zeu­den bi taldeak, atzeko postue­tan ez sartzeko borrokan, eta hori antzeman egin zen jokoan, eta giroan. Giro bikaina atzo kantxan, eta Hernanik bere zaletuak ilusionatu ere egin zituen momentu batzue­tan. Hirugarren laurdenean, 10-0-ko partziala eta Hernani 7 puntuz aurretik ere egon zen. Hortik aurrera, ordea, ideiak bukatu eta aukerak galdu. Baloiren bat ere galdu zuten, eta Cafes Aitonak ederki aprobetxatu zuen.

Bi partiduren faltan
Liga bukatzeko bi partidu falta dira. Hernanik atzetik beste hiru talde baditu, eta ez du arriskurik. Dena dela, sail­ka­pena pixka bat itxuratzen saia­tuko dira. Datorren astean Alde Zaharraren kontra, etxetik kanpora. Lanerako partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!