Izen-ematea zabalik, larunbatean postua jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 9a, 02:00

Hileko bigarren larunbatero bezala, Bigarren Eskuko Azoka egingo da larunbat honetan 10:30etatik 13:30etara bitartean, Urbieta kalean (hasi Txantxangorri elkarte paretik eta Atsegindegiraino). Bertan postua jarri nahi duenak izena eman dezake oraindik Berrerabilpen zentroan (Nafar kalea 19), edo telefonoz edo postaz harremanetan jarrita: berrera2@gmail.com edo 661 331 113/ 682 741 366.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!