Txotx denboraldiaren barruan, hainbat ekitaldi izaten dira urtero Hernanin, eta datorren asteburuan Sagar Martxa egingo da. Oinezko ibilia izango da, sagardotegi eta sagasti inguruetan, goiz pasarako aitzakia ederra. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Gudarien plazatik.