Hasier Arraiz ariko da ostegunean, independentziari buruz: ‘Euskal Bidea’

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 6a, 02:00

Sortu alderdiko lehendakaria etorriko da datorren ostegunean Hernanira, Natza taldeak antolatuta. Independentziari buruzko zikloaren barruan, Hasier Arraizek hitzaldia emango du, Euskal Bidea izenekoa. Datorren ostegunean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Udaletxeko Areto Nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!