hemendik aurrera, bankuko erreziboetan ez da Udal zergei eta tasei buruzko informazio guztia azalduko. Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, Europako SEPA legeak dio bankuko erreziboetan gehienez ere 140 letra idatzi litezkeela. Horregatik, Udalak herritarrei ezin die tasen informazio osoa eman errezibo horien bidez.
Horren ordez, informazioa web orrialde batean jarriko dute.
Informazioa nola ikusi
Hemendik aurrera, bankuko erreziboan azalduko da erreferentzia bat, eta kodigo bat. Interneten sartu: dokumentuak.gipuzkoa.net. Hor sartu behar dira, Nortasun Agiriaren zenbakiak eta letra; bankuko erreziboan azaltzen den erreferentzia, eta kodigoa. Eta berez, horrela lortu ahal izango da informazioa.
Informazio gehiago nahi duenak, Zerga Zerbitzuan.