Errenteriako Telleriko ikasleak Aranon izan ziren, herria eta ingurua ezagutzen

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 5a, 02:00

Txautxikiko Enrike Huiziren ikasleak Aranon izan ziren martxoaren 20an. Errenteriako Telleri ikastetxeko DBH 2garren mailako ikasleek herria eta inguruko parajeak ezagutzeko aukera izan zuten, mendi buelta ederra ere egin baitzuten. Eguraldia ere lagun izan zuten. Huizik azaldu duenez, honako buelta egin zuten: autobusak Gutzikin utzi zituen. Handik, Beheko herritik barrena, Arano herrira joan ziren. Gero, Luxanbi eta Sorotxotik Surora iritsi ziren eta handik, Juan Donostira. Aldapatxoa igo eta bertan hamaiketakoa egin zuten pa­txada ederrean. Mendiz mendi Oraunera ailegatu eta bertatik, Burninera. Bertan, egonaldia egin, eta Arano herrira bueltatu ziren. Herrian lasai aski bazkaldu zuten eta ondoren, Gutzikira joan ziren autobusa hartzera. Arano inguruko paisaiak eta herria bera asko gustatu zitzaiela azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!