Infantilek partidua jokatuko dute bihar Astigarragan, Hernaniren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 5a, 02:00

Arantzazuko Ama taldeko infantilek Astigarragan jokatuko dute bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hernani C izango dute aurrez aurre. Alebinek, berriz, Aian jokatuko dute. Arantzazuko Ama 1 taldeak Ikasberriren aurka jokatuko du eta Arantzazuko Ama 2 taldeak, Lardizabal-Aiaren aurka. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko dira partiduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!