Artista liburua egiteko, tailerra

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 16a, 02:00

Nahi al duzu zure artista liburua egin? Artista liburu bat da, artista batek, bere marrazki, eskultura, poesia eta abarrekin osatutako liburua, pentsamendu edo gogoko dituen irudiekin betetakoa. Udal Liburutegian Artista liburu tailerra antolatu dute apirilaren 22tik 25era, 8-9 urte bitarteko umeentzat, 10:30etatik 12:00etara. Izena emateko Udal Liburutegian, plazak bete arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!