Autonomikoak etxean jokatuko du gaur, Irunen aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 12a, 02:00

Autonomikoak maila ziurtatua du dagoeneko eta ez du ezer jokoan izango gaur Irunen aurka. Hala ere, goiko postuetatik ahalik eta gertuen bukatzea da asmoa eta estu hartuko dituzte irundarrak. La Sallen izango da partidua 20:15etatik aurrera.
Gipuzkoa mailan, senior neskek, berriz, Final Fourrerako postua sendotzeko aukera izango dute gaur Aralar kirolak taldearen aurka. Hain zuzen, azkenen aurka jokatuko dute 14:00etan, Tolosan. Eta mutilak garaipen bila joango dira Azpeitiara, jaitsiera postuetatik ihes egiteko. Errotaundiren aurka jokatuko dute 12:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!