Erraz irabazi zuten aurreko asteburuan Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak finalerdietako aurreneko partidua. 22-8 nagusitu zitzaizkien Aritz Lasa eta Barriolari. Bihar, Xala eta Zubieta izanen dituzte aurrez aurre, Atano IIIan. Horiek ere irabazi egin zuten. 17:00etan hasiko da Donostiako pilota jaialdia eta ETB1en izanen da ikusgai.