Nafarroako BTT Kopako hiru probatan ibili ostean, bihar Euskadiko Openean hartuko du parte Aritz Irazustabarrenak, Astigarragako txirrindulari taldeko kideak. Legutianon izango da (Araba). Nafarroako Koparen barruan, berriz, aurreko igandean Argedasen hartu zuen parte eta oso gustora geratu zen astigartarra. 19garren postuan geratu zen elite eta sub23 mailak kontuan hartuta eta 14garren, elite mailan. Sailkapen nagusian 15garren dago, elite mailan. Bihar gogotsu joango da Legutianora.