Iker Salaberria goizuetarrak Jon Mariezkurrena iruñarrarekin jokatuko du gaur Matienan. Amurrioko Ruiz eta Garciaren aurka neurtuko dira. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera izanen da. Bestalde, Napar jokoetako finalak jokatuko dituzte gaur 3garren mailako infantilek. Umore Onako pilotariek Berriozar izanen dute aurrez aurre. Iruñeako Labriten jokatuko dute 09:15etatik aurrera (7garren partidua).