Pixkanaka, sustraiak errotzen

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 2a, 02:00

Zuhaitz Eguna izan zen igandean. Iaz jaiotako 79 astigartar bakoitzeko, astigar bana aldatu zuten, elkarrekin sustraiak herriari lotu ditzaten.

Aurreko urtean jaiotako asti­­gartarrei ongi-etorria ema­teko, Zuhaitz Eguna antola­tzen du urtero Udalak. Aur­ten­­goa, igandean egin zen eta 79 astigar aldatu zituzten, iaz jaiotako ume bakoitzeko ba­na. Ekintza ho­nen bidez, na­tu­rari bultza­da­txo bat ema­teaz gain, haurrak eta zuhai­tzak elka­rrekin sus­traiak bota eta hazteko aukera dute, Astiga­rragako lurretan. Aurten, iazko leku berean egin da, Larraburu baserri inguruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!