Eltziegora eta Benidormera joateko, aukera ederra

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 2a, 02:00

Eltziegora apirilaren 26an egingo dute eskursioa eta apuntatu daiteke gaur, apirilaren 7an eta 8an. Benidormerako, gaur da azken eguna.

Eskursio ederra antolatu du Galtzaur jubilatu elkarteak Eltziegora (Arabar Errioxa). Apirilaren 26an egingo dute egun osoko irteera eta joan nahi dutenek apuntatu egin behar dute. Apuntatzeko egunak: gaur, apirilaren 7an eta 8an (10:00-12:30, egoi­tzan).
Plana, honakoa da: 11:00ak aldera iritsiko dira Eltziegora eta hamaiketakoa izango dute zain. Ondoren, 45 mi­nutuko bisita gidatua egingo dute eta 13:30etan bazkaltzera joango dira. Bazkalostean, be­rriz, bailea. Eta etxera buel­tatu aurretik, bodega batera bisita antolatu dute, nahi duenak ardoa erosi dezan. Prezioa: 35 euro bazkideek eta 40 euro bazkide ez direnek.
Bestalde, Benidormera joango dira ekainean eta plaza batzuk libre daude. Gaur da apuntatzeko azken eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!