Euskal Herri osoa dantzan bihar, Hernaniko kaleetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 5a, 02:00

Dantzari Festako egun potoloena izango da biharkoa: Euskal Herri osoko dantza taldeak ibiliko dira herrian zehar emanaldiak egiten. Hurrengo astean, berriz, dantzari txikien txanda izango da, eta gaur, Ttarlarena.

XIX. Dantzari Festa da aur­tengoa. Gaur hasi eta datorren asteko larunbatera bitartean, Euskal Herriko dantzak ikusi eta baserritarren jantzien in­guruan ikasteko aukera izango da.
Gaur, Ttarla dantza tal­dearen eta Zugazti musika tal­dearen Zura emanaldia izango da, 22:00etan kirol­degiko fron­toian. Aurretik, 19:00etan, erromeria izango da Plaza Berrin Alaken taldearekin.
Jaialdiko egun po­to­loena, berriz, bi­harkoa izango da. Euskal Herri osoko 15 dantza talde ibiliko dira Her­naniko auzo eta kaleetan ze­har dantza ema­naldiak egiten. 
Bestalde, astelehenetik os­tiralera bitartean, euskal jan­tzien erakusketa ikusi ahal izan­go da Biterin, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenean, hitzaldia emango du Ramon Garciak, 19:00etan Biterin, ba­serritarren janzkeraren in­guruan.
Azken egunean, datorren larunbatean, Gipuzkoako zazpi dantza taldetako dantzari txikienen eguna izango da. Eta eguna bukatzeko, Jeiki Hadi taldearekin erromeria egingo da Plaza Berrin 19:00etan.

Bihar, Dantzari Festan lehenengo aldiz, Hernaniko erraldoi eta buruhaundiak ibiliko dira Kaxkoan.

Hamabost dantza talde bihar herrian, 11:00etatik aurrera
Hernaniko kale eta auzo guztietara iritsiko dira bihar Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzak. 
Auzo bakoi­tzean dan­tza-talde baten emanaldia ikusteko aukera izango da, 11:00etatik aurrera. Ereñotzun, Iruñeako Ortzadar taldea; Oialumen, Gas­teizko Adurtza; Osiñagan, Ses­taoko Arriskugarri; Zikuñaga eta Karabelen, Donostiako Tre­beska; Gartzia Goldaraz eta Carmelo Labaka in­guruan, Irungo Egoipar Meaka; Florida eta Etxeberrin, Iribaseko Bas­kaitz taldea; Sa­gas­tialden, Ga­ba­diko Iruski; An­tzi­olan, Erren­teriako Ereintza; Sorgin­txulon, Donostiako Goi­zaldi; Ma­rieluts eta Latsunben, Larraingo Erre­getxopitak, Santa Barbara eta Txantxillan, Donos­tiako Eskola; Elizatxo eta Portun, Pasai Antxoko Alkar­kide; Kaxkoan, Hernaniko Ttar­la eta Añorgako Arkaitz taldeak; eta Lizeagan, Elizondoko Baz­tandarrak.
Bestalde, Hernaniko erraldoi eta buruhaundiak ere ibiliko dira Kaxkoan barrena, Dantzari Festan lehenengo aldiz.

Osiñagako Auzo Elkarteak dei egin du, emanaldira joateko
Borda Berriko atarian egingo du dantza Sestaoko Arris­kugarri dantza taldeak eta Osiñagako Auzo Elkarteak dei egin die auzotarrei ikustera azaltzeko. 

Ttarla eta Zugazti

‘Zura’ emanaldi berezia gaur, frontoian
Dantzari Festaren harira, Ttarla dantza taldeak emanaldi berezi bat prestatu du gaurko. Herna­nia­rrek osatutako Zugazti musika talde berriarekin batera, Zura emanaldia eskainiko du, gaueko 22:00etan hasita, kiroldegiko frontoian. Ttarla dantza taldeko helduenek dantzatuko dute bertan, urte osoa eman baitute ikastaro berezi bat egiten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!