Apirilari begira, egitarau ederra antolatu dute Gaztelokalean, 12-18 urteko gazteentzat. Aste Santua ere ez dute ahaztu eta egun horietarako ekintza ugari antolatu dituzte. Herriko gazteek ez dute aspertzeko tarterik izango. Gaur bertan, erderaren eguna antolatu dute eta bihar, mahai jolasak.
Sukaldaritza afrodisiakoa...
Gaztelokaleko hezitzaileek azaldu dutenez, hilabete honetan zehar euskeraren erabilera indartzeko ekintzak antolatu dituzte: erderaren eguna, herri kirolak kuadrilaka, Mihiluze lehiaketa...
Horrez gain, nabarmendu dute, orain arte bikoteko harreman osasuntsuak lantzeko ekintza batzuk antolatu izan dituztela eta oraingo honetan sukaldaritza afrodisiakoa egingo dutela, besteak beste.
Aste Santuan, irteerak nagusi
Aste Santuan ordutegi berezia izango du Gaztelokalak. Egunero antolatuko dute zerbait, jai egunetan izan ezik. Eta ekintza horien artean batez ere izango dira irteerak: zinemara, Zubietara, karsetara edo paintballera... Beste hainbat ekintza ere egingo dituzte.
Apirileko egitaraua
Apirilak 5: Erderaren eguna
Apirilak 6: Mahai jolasak
Apirilak 12: Sukaldaritza afrodisiakoa.
Apirilak 13: Eskulanak.
Apirilak 14: Lanpara tailerra.
Apirilak 15: Herri kirolak, koadrilaka.
Apirilak 16: Zinemara irteera.
Apirilak 22: Tortila patata lehiaketa.
Apirilak 23: Zubietara irteera.
Apirilak 24: Erlajazio tailerra.
Apirilak 25: Mihiluze lehiaketa.
Apirilak 26: Karsetara edo paintballera irteera.
Apirilak 27: Pinpon eta futbolin txapelketa.