Edipotoa argazki liburuak, bigarren edizioa

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 4a, 02:00

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak bigarren aldiz argitaratuko du Edipotoa argazki liburua, lehendabiziko edizioa agortu egin baita. Maketazioa aldatu egin dio Banizu Nizuke argitaletxe bilbotarrak, eta zehazki, Ramon M. Zabalegik. Ikusi nahi izanez gero: www.nagorelegarreta.com. Erosteko aukera, Dobera Euskara Elkartean (Larramendi, 11), 10 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!