‘Zura’ dantza ikuskizuna bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 4a, 02:00

Dantza izango da asteburuko protagonista Hernanin. Bihar Ttarla dantza taldeak Zura ikuskizuna emango du, kiroldegian. Sarrerak, salgai.

hernani dantza-herria izan da beti, eta asteburu hone­tan ikusiko da bere urtee­tako zaletasuna, tabladue­tan eta kalean. Ttarla dantza taldeak bere urteko ikuski­zun nagusia emango du, ki­roldegiko fron­toian, bihar, 22:00etatik au­rre­ra. Zura dei­tu diote ema­naldiari, eta Zugazti musika taldeko ki­deek lagunduko diete errit­moa jartzen. Sarre­rak salgai daude, 3 euroan, Rufino, Aralar eta Zintzarri tabernetan.
Horrez gain, Dantzari Festaren barruan, bihar, 19:00­etan, Erromeria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!