Bost partidu, gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 4a, 02:00

Seniorretan Julen Etxenikek jokatuko du, lauterdian, Usurbilen kontra, 20:00etan hasiko den jaialdiko azken partidua.

Udaberri Torneoan buru belarri ari dira hernania­rrak, eta gaur hamabi par­ti­du dituzte; horietatik bost Hernanin. Julen Etxenikek jokatuko du partidu nagusia, lauterdian, Usurbilen kon­tra. Aurrez beste lau partidu izango dira, 20:00etan ha­sita: infantiletan, Larburu-Leiza / Usurbil; Ezeiza anai­ak / Alde Zaharra; eta Blan­co-Zugasti / Euskal Jolas. Ka­deteetan, Alain Agirre / Urnieta.
Hernanitik kanpora: se­nio­rretan, lauterdian, Ibae­tan, 20:45etan: An­ti­gua-Ioritz San Sebastian; Erren­terian, 20:40etan bigarren eta hiru­garrenak: Eple-Iñigo Ur­kizu; eta Eple-Iñigo Ariz­ko­rre­ta. Ka­deteetan, Hondarribian, 19:15 bigarrena: Hon­­darribia-Endi­ka Arizmendi. Infantile­tan, Ibaetan, 19:00etan, Antigua / Salaberria-Arizmendi. Alebi­ne­­tan, Urretxun, 18:30­etan: Goierri / E.Garmen­dia-Fre; eta Beasainen, 19:00etan: Mu­rumendi-Lasa / Tejedor.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!