talde gaztea eta maila haundikoa etorriko da bihar Hernanira, musika kontzertua ematera. Lekeitioko Musika Bandak joko du Milagrosan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Hernanikoak gonbidatuta, bi banden arteko trukean hernaniarrak aurrez egonak dira Lekeition, Bizkaiko kostako herri zoragarri horretan.
Urtzi Iriondok egingo ditu zuzendari lanak, eta sei obra joko dituzte: Vizcayatik Bizkaira (R.M. Azkue), Marche Slave (Peter Tsjaikowski-arr: Jarok), Maribel (Ferrer Ferran), Danzon nº2 (Arturo Marquez-arr: Seiji Matsuda), Benny Goodman Memories (arr: Naohiro Iwai), Sagarra jo! (Herrikoia/ Kalakan-arr: Jabier Ituarte).