Pakistango sukaldaritza ez da ezagunegia hernaniar askorentzat, baina gaurtik aurrera ez dago hori esateko aitzakiarik. Ikasi eta probatu egin ahal izango da gaur, Larramendi kaleko Gure Txoko elkartean, 18:00etatik aurrera.
Menua: oilaskoa saltsan patatekin eta arrozesnea. Horri laguntzeko, taloa; eta dena, pakistandar erara.
Bi pakistandar izango dira irakasle, Tanveer Hussein eta Yasin Jattek, eta menua ere muzinik egin ezin zaiona: oilaskoa saltsan eta arrozesnea. Eta horri guztiari laguntzeko, taloa, hori ere pakistandar erara.
Banaiz Bagara elkarteak antolatu du ikastaroa, eta hizkuntzak ere bat baino gehiago aukeran: urdua, punjabia, euskera, gaztelania eta grekoa. Azkeneko plazak, eguerdira arte, telefonoz deituta: 645 733 818.