Mailari eustea helburu gaur, Cisnerosen aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 5a, 02:00

Hiru jardunaldiren faltan, Hernanik esku-eskura du mailari eustea. Horretarako, ordea, puntu batzuk falta ditu oraindik. Gaurko partiduan zaila izango da puntu horiek lortzea, baina ez ezinezkoa. Lehengo asteburuan lan bi­kaina egin zuten hernaniarrek 17 puntuko al­deari buelta emanda, baina azken minutuan Atletico Madrid nagusitu zen. Arantza hori ateratzeko duten gogoak indarra gehituko die gaur, Madrilen Cisnerosen aurka jokatzeko. Hala ere, zuhur jokatu beharko dute. Izan ere, Cisneros Hernanirekin batera igo zen lehenengo mailara orain bi urte, eta ikaragarri hobetu du jokoa: sailkapenean bigarren postuan dago eta play offak ditu helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!