errepide nagusiak bizikletaz beteko dira ekainaren 1ean, Hernani eta Donostia bitartean; eta oinezkoz eta gurpildun aulkiz ere bai. Egun batez, motorra daukaten ibilgailuek debekatuta izango dute errepidean ibiltzea, eta ekitaldi sinboliko eta jendetsua egin nahi dute horrela.
Donostia Kultura dago ekitaldiaren atzean, eta Olatutalkaren barruan antolatu dute. Iaz Zubietaraino iritsi zen Ziklobia, eta aurten Donostia, Astigarraga eta Hernani lotuko ditu.
Aurkezpena, astelehenean, 19:00etan, Biterin.