Berdel kolpe haundia arrandegietan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 4a, 02:00

Orain dela bi aste hasi baziren ere, kolperik haundiena oraintxe egin du berdelak, eta prezioak jaitsi egin dira. Kupoaren erdia betea dute arrantzaleek.

Bermeoko bokalean harra­patu omen dute gehiena, eta berdela kolpean sartu da arrandegietara. Hernaniko arran­degietan bi aste baze­ra­mazkiten berdela saltzen, baina orain merke saltzen ari dira, kopuru haundian sartu delako generoa. Ta­mainaren arabera, 4-5 euro artean egon da berdela, egu­notan; haun­dienak 500gr in­gurukoak, pieza politak.

Kupoaren erdia harrapatua euskal arrantzaleek
Oraindik ere izango da ber­de­la arrandegietan, baina arran­tza barkuek martxa ho­netan azkar bukatuko dute kupoa. Europak jartzen ditu ko­pu­ruak, eta urtean hain­beste ber­del harrapatu li­tzake eus­kal flotak, gehie­nez. Erdia harra­patua dau­kate, eta beste erdia falta. Asteleheneko martxan, or­dea, barku guz­tiak goraino beteak sartzen badira, azkar bukatuko dira aurtengoak. Gainera, horrek produktua asko merketzea ekarri du (lonjan 0,7 euro inguru or­dain­du zen kiloa), eta zenbait portutan erabaki dute, egun batzutan berdelik ez harra­patzea; Honda-rribian eta Getarian, esate-rako. Pa­saian berriz, egunero sartu da berdela.  
Amaia arrandegian diote garrantzitsuak izaten direla urteko hiru kanpaina na­gu­siak. Berdelarena motxa bai­na be­tea izaten ari omen da. Bat bukatu eta bestea hasi. Hurrengo kanpaina kasik inportanteagoa izango omen da, gainera: antxoarena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!