Dantzari Festak gaur du egun potoloa. Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzariak ibiliko dira goizeko 11:00etatik aurrera, auzoetan, eta 13:30ak inguruan, denak elkartu eta Ikurriñaren dantza egingo dute Gudarien plazan. Aurten gainera, lehenengo aldiz, erraldoi eta buruhaundiek lagunduko diete dantzariei.
Arratsaldeko 15:00etan bazkaria, eta berriz fuego ekingo diote erromeriari, 18:00etan, kalez kale.