Egun batzuetan itxita, gainontzekoetan festa

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 3a, 02:00

Gazte Txokoko agenda bete-betea dator apirilerako. Aste Santuko oporrak direla eta, itxita egongo da hilaren 17tik 20ra eta 27an, baina gainon­tzean, betiko egutegia mantenduko da.

Txapelketak, tailerrak eta irteerak
Hilabete honetako egutegian ere ez da falta ondo pasatzeko ekintzarik.
Batetik, tailerrak egingo dira: kamixetak tintatzeko, sukaldean aritzeko, hennazko tatuajeak egiteko... Irteerarik ere ez da faltako. Horien artean bat, oso berezia: Txindokiko itzala zuhaitz parkera joango dira. Hala ere, ez da hori izango hileko irteera bakarra: minigolfera edota frontenisera jolastera ere joango dira.
Bestetik, zineak ere tarte berezia izango du. Juno pelikula jarriko dute, eta Zinegoak jaialdiko film laburrak ikusteko aukera ere izango da.
Azkenik, txapelketak jokatuko dira, futbolinean eta ping pongean.

Apirileko agenda

3 Kamixetak tintatzeko tailerra.
4 Korto emanaldia: Zinegoak. Bilboko gaylesbotrans 11. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko film laburrak jarriko dira.
5 Minigolfera irteera.
6 Topagunea.
8 Wii jokuak (bideojokuak).
9-10 Cerdo egoísta kustomizatu tailerra (diseinatu eta moldatu gauzak zure erara eta gustora).
11 Ping pong txapelketa.
12 Sukaldaritza tailerra.
13 Irteera, frontenisera jolastera joateko.
15 Play Station jokuak (bideojokuak).
16 Wii txapelketa salan.
22 Wii jokuak (bideojokuak).
23 Hennazko tatuaje tailerra.
24 Irteera Txindokiko itzala
zuhaitz parkera.
25 Futbolin txapelketa.
26 Zinea Gazte Txokoan: Juno.
29 Play Station jokuak (bideojokuak).
30 Gezi jaurtiketa.

Aste Santuko oporrak
Gazte Txokoa itxita egongo da apirilaren 17tik 20ra, eta apirilaren 27an, Aste Santuko oporrak direla eta. Horrez gain, beti bezala, astelehenetan itxita egongo da: apirilaren 7, 14, 21 eta 28an.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!