Goi mailako gimnasia, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 3a, 02:00

Hernaniko gimnasiaren etorkizuna esku onetan dago. Joan den asteburuan jokatu ziren Gipuzkoako sailkapenak eta ez dago emaitza hoberik ekartzerik. Langile ikastolako taldeak aurreneko postua lortu zuten, eta Elizatxo ikastolak bigarren postua, alebinetan. Banaka, uztaiarekin, Laura Laboreriak bigarren postua eta Ainara Ruedak hirugarrena. Elaia Vicario eta Oihane Irazabalbeitiak ere primerako lana egin zuten, euren ariketetan.

Infantiletan ere goi goian ibili ziren hernaniarrak. Bigarren postua eskuratu zuen Hernaniko taldeak, eta sailkapen orokorrean lehendabizikoa. Banakako lanean, June Elizaldek, adibidez, hirugarren postua lortu zuen eta Ana Lujanbio eta Maddi Goikoetxea ere gertu ibili ziren. Segida izango du txapelketak, eta Gi­puz­koako finalak Ordizian jokatuko dituzte, maiatzaren 10ean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!