Txantxangorriko Mus Txapelketak sona haundia du eta urtero lehia latza izaten da txapelen bila. Aurten binaka onenak Iñaki eta Markos izan dira, eta banaka, askotan bezala, Bixente Goikoetxea. Joan den astean jaso zituzten sariak beraiek eta beste sailkatuek, elkartean bertan.