Hastera dijoa musaren festa

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 3a, 02:00

Izen-ematea zabalik da, apirilaren 15era arte.

Hemen da Aralar Tabernako mus txapelketa. 30garren edi­zioa du, eta sari era­kar­garriz beteta dator beste behin. Bildutako diru guztia­ren erdia jasoko dute ira­baz­leek, txapelarekin batera. Azpi­txapeldunek, berriz, jaso­tako diruaren laurdena. Beste hainbat sari ere izango dira.

Izen-emate epea zabalik da, eta apirilaren 15era bitar­tean izango da inskribitzeko aukera. Iaz, 50 bikotetik gora izan ziren lehian. Txapeldun, berriz, bikote bakarra: Egoitz Ojeda eta Iñaki Otañok osatutakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!