Urteroko batzarra egin du Kaxko elkarteak, eta bertan aipatutako gaiak hernaniarrei helarazi nahi dizkie. Besteak beste ondorengo gaien inguruan aritu ziren: txotx denboraldian sortzen den soinua; San Joan Konpartsaren keja, bizilagunen batek jarritako kejaren ondorioz udaltzainek hartutako neurrien inguruan; IBIaren inguruan udaletxeari informazioa eskatzea; sute prtokoloaren inguruko informazioa eskatzea; Kaxkoko bizilagun askoren adina kontuan hartuta, igogailuak jartzeko dauden aukerak aztertzea; eta Kaxkoko urbanizazio eta seinalizazio arauak.