CCOO gustora, Hernaniko BM enpresako hauteskundeetan irabazita

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 3a, 02:00

Hernaniko BM enpresan hauteskunde sindikalak CCOOek irabazi ditu, eta UGTri kendu dio gehiengoa. Orain arte UGTk 6 ordezkari zituen, CCOOk 5 eta LABek eta ELAk bana. Hemendik aurrera, CCOOk 7 ordezkari, UGTk 5, LABek 3 eta ELAk 2. Emaitzak ikusita, CCOO gustora dago, eta prentsa oharrean jakinarazi du emaitza horiek etorri direla hainbat lorpen egin dituztelako langileek: soldata igoera IPCaz goitik, 2019 arteko ultraaktibitatea, deskuelge klausula bi aldeek derrigorrez onartu beharra...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!