Hernani’n Musik programaren barruan, Amets Arzallus bertsolariak eta Joxan Goikoetxea soinu-joleak emanaldi berezia eskainiko dute Hernanin, apirilaren 10ean. Ihes deitu diote emanaldiari, eta Arzallusek testuak irakurri eta bertsoak kantatuko ditu, Goikoetxearen musika lagun. Sarrerak salgai daude, 7 euroan, Biteri kultur etxean.