Euskal dantzak, Extremadurako jakiak eta Gazte Olinpiadak, apirilerako aukerak

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 3a, 02:00

Behin udaberrian sartuta, loreak bezalaxe ernatzen dira kultur ekitaldiak ere, Her­na­nin. Apirileko agenda, behin­tzat, bete-betea dator.
Asteburu honetan bertan, Dantzari Festa hasiko da. Hurrengoan, berriz, Extrema­durako jardunaldiak izango dira. Urteroko euskerazko film-laburren zirkuitua ere datorren astean izango da. Eta Aste Santuko oporretatik bueltan, ekainera arte luzatuko diren Gazte Olinpiadak hasiko dira.
Horiek, ekitaldi nagusienak; egun bat baino gehiago hartuko dituztenak. Baina ho­riez gain, ez dira faltako hileroko kontzertu, literatur so­lasaldi, Gazte Txokoko tailer, azoka, hitzaldi eta beste abar luze bat.

Dantzari Festa eta Ttarlaren emanaldia, hasteko
Hilabeteari hasiera emango diona izango da XIX. Dantzari Festa.
Larunbat honetan, Ttarla dantza taldeak eta Zugazti musika taldeak Zura ikuskizun berezia eskainiko dute, 22:00etan kiroldegiko frontoian. Sarreraren bat edo beste gelditzen da oraindik, 3 eurotan, Zintzarri, Rufino eta Aralar tabernetan.
Igandean, berriz, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako dantzariak ikusteko aukera izango da herriko au­zo guztietan zehar.
Hurrengo astebukaera bi­tar­te, gainera, baserritar jan­tzien erakusketa ikusi ahal izango da Biterin, eta asteazkenean, hitzaldia emango du Ramon Garciak janzkeraren inguruan. Dantzari Festare­kin bukatzeko, dantzari txiki eguna egingo da hurrengo larunbatean.

Iñaki Beraetxe, Laburbiran
Hil honetako ekitaldi berezietako bat izango da, baita ere, astearteko Laburbira, film la­burren zirkuitua. Dobera Eus­kara Elkarteak antolatuta, euskarazko 7 film labur ikusteko aukera izango da, 19:00e­­tatik aurrera, Biterin.    Gainera, proiekzioen ondoren Iñaki Beraetxe zuzendariarekin solasaldia egingo da. Aktore lanetan ezagunagoa egiten zaigu, baina, kasu honetan, Marylin film laburreko zuzendari agertuko da.

Extremadurako kultura
Apirilaren 12 eta 13an hernaniar askok oso gertutik bizi duten kultura batekin goza­tzeko aukera izango da. Izan ere, Extremadurako XXII. jardunaldiak egingo dira.
Bertan, urtero bezala, Extremadurako jaki gazi eta gozoak eta edariak probatu ahal izango dira, eta musika eta dantzen emanaldia ere izango da.

Amets Arzallus eta Joxan Goikoetxea, Ihes konzertuan
Hernani’n Musik egitasmoaren barruan, kontzertu berezi bat izango da apirilaren 10ean: Ihes. Ihesi doazen he­rriak-Muga hitzezkoak. Amets Arzallus bertsolaria eta Joxan Goikoetxea akordeoi jolea igoko dira tablatura. Sarrerak salgai daude, dagoeneko, Biterin bertan.
Horrez gain, musika emanaldi gehiago izango dira apirilean. Gaur bertan, 19:00e­tan ‘Hernani’ Musika Es­kolako eta Beasaingo ‘Loi­natz’ Mu­si­ka Eskolako ikasleak entzuteko aukera izango da, 19:00e­tan Biterin. Bestal­de, Lekitto Musika Banda, Kantuz abesbatza eta beste hainbat kon­tzertu ere izango dira.

Olinpiadak, hastear
Hil honetako beste ekitaldi potolo bat izango da Gazte Olinpiaden hasiera. Apiri­laren 26an hasiko dira.

Apirileko agenda

3 Kontzertua. ‘Hernani’ Musika Eskolako eta Beasaingo ‘Loinatz’ Musika Eskolako ikasleak, 19:00etan Biterin.
4 Bit&Behin aldizkariaren 3garren alearen aurkezpena eta afaria, 20:30etan Garinen
5 Kontzertua. Lekitto Musika Banda. 20:00etan udaletxeko arkupetan.
5 Zura dantza emanaldia, 22:00etan Kiroldegiko frontoian.
5 XIX. Dantzari Festa. Erromeria, 19:00etan Plaza Berrin.
6 XIX. Dantzari Festa. Kalejira eta dantza emanaldian herrian zehar 11:00etan, Ikurrinaren Dantza 13:30etan Plazan, eta erromeria 18:00etan herrian zehar.
8 Laburbira. Film laburren XI. zirkuitua. Biterin, 19:00etan. Dobera.
8 Hitzaldia: Palestinar emakumeen esperientziak. Biterin 19:30etan.
9 Hitzaldia: Baserritarren janzkerak. Biterin, 19:00etan.
11 Kontzertua. Eliz Musika. Agustindarren elizan, 20:00etan.
12 Bigarren Eskuko Azoka. 09:30-13:30 Urbieta kalean.
12 Kalez kale kantari. 12:00etan Plaza Berrin.
12 Erromeria. Jeiki Hadi. 19:00etan Plaza Berrin.
12-13 Extremaduraren inguruko XXII. jardunaldiak.
13 ‘Sagar Martxa’ mendi irteera. 09:00etan Gudarien plazatik.
26 Gazteen Olinpiadak. Hernaniko Gazte Bilgunea.
30 Zilegi Eskola: sexualitate tailerra. AEK. 19:00-21:00 Biterin, euskeraz.

Hernani’n Musik
10 Ihesi: Amets Arzallus eta Joxan Goikoetxea. Biterin, 20:00etan.
Literatur Solasaldiak
9 Liburua: Esperando a Beckett. Jordi Bonells. Jose Luis Cancho dinamiza­tzailearekin. Udal Liburutegian, 19:30etan, gaztelaniaz.
29 Liburua: Zaharrak ez zuen hil nahi. Gaizka Zabarte. Dinamiza­tzai­lea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, euskeraz, 19:30etan.

Erakusketak
3 Asiako liztor beltzaren inguruan egindako jarduerak erakusketaren bukaera. Babes Zibila eta Ingurumen Saila. Biterin, 17:00-20:00.
5-12 Euskal Jantziak. Egileak: San Joan konpartsa eta Iraultza dantza taldea. Biterin, 17:00-20:00.

Gazte Txokoa
2,3 Kamisetak tintatzeko tailerra.
11 Mahai-tenis txapelketa.
16 Udaberri Festa Gazte Txokoan.
24 ‘Txindokiko itzala’ zuhaitz parkera irteera. Antolatzaileak: Hernaniko Kale Hezitzaileak eta Gazte Txokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!