Hasi dira botatzen Hexion enpresa, garai bateko IQU edo Bakelite

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 2a, 02:00

Hernaniko hainbat herritarrek lan egindako enpresa botatzen ari dira. 1966an ireki zuten, eta berrogei urtetik gora aritu da fundiziorako eta bakelita sektorerako materia prima produzitzen.

Hernaniko lantegirik ga­rran­tzitsuenetakoa izan zen bere garaian, eta 104 langile izateraino iritsi zen. 1966an sortua, 40 urtetik gora pasa ditu Hernanin, Hexion enpre­sak erosi eta lekuz aldatu zuten arte, anpliatzeko leku­rik ez zegoelako. Astelehe­nean hasi ziren botatzen Hexion enpresa, hasieran IQU zena, eta gero Bakelite. Bere garaian 104 langile izateraino iritsi omen zen, eta batez ere materia prima produzitzen zuen, bai fundizio sektore­rako eta gerora bakelita sek­torerako. Fenola eta formola hartu eta erretxin hautsa produzitzen zuten. Hainbat eta hainbat hernaniarren lan­­­toki izana, eta denen me­morian geratuko dena, he­men­dik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!