Ez dira makal ibili Hernaniko hiru igerilariak Espainiako Txapelketan. Hamaika domina irabazi dituzte, jokatutako ia proba guztietan bat. Euskadiko Selekzioarekin lehiatu dira hernaniarrak, beste hamar euskaldunekin batera, Autonomia Arteko Igeriketa Egokituko Txapelketan.
Garoa Etxabek urrezko domina irabazi zuen, 50m librean, zilarrezkoa 200m librean, eta brontzezkoa 100m librean. Kerman Urretak ere hiru ekarri ditu: zilarrezkoa 50m bizkar proban, eta bi brontzezko 50m eta 100m librean. Iñigo Llopisek besteek baino bat gehiago irabazi du, lau guztira: zilarrezkoa 100m tximeletan, eta hiru brontze 100m librean, eta 50m eta 100m bizkar probetan.
Garoa Etxabek urrezko domina irabazi du 50m librean, eta zilarra eta brontzea 200m eta 100 m librean.
Orokorrean, emaitza bikainak Euskadiko Selekzioak: 48 medaila, guztira.