Neskek, Zazpiko torneoa Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 26a

Hernaniko errugbi taldeak, emakumezkoetan, Zazpiko Torneoa jokatuko du gaur. Eibarren izango da txapelketa, Unbe zelaian, arratsaldeko 15:30etan. Bestalde, kadeteak, infantilak, alebinak eta benjaminak, Donibane Lohitzunen ariko dira bihar goizean. Thomas Olano torneoa izango dute jokoan, Xantako zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!