Astigarragan galdutako gaztearen gorpua aurkitu zuten igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 9a, 02:00

Igande eguerdian aurkitu zuten Iñaki Garcia donostiarraren gorpua Urumea ibaian, Txomin inguruan. Garcia martxoaren 22an desagertu zen, Astigarragako sagardotegi batean afaltzen egon ostean. Autopsiaren arabera, hilotzak ez du biolentzia zantzurik eta ustekabean erori zela uretara pentsatzen du Ertzaintzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!