baterian oinarritutako perkusio emanaldia izango da gaur Biterin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Kanta ezagunak entzungo dira bertan: Ska-p, Su ta Gar, Non Servium, Frank Sinatra, Barricada, Vendetta, Lobo mutante, eta abar.
Oholtzaren atzean bideoak proiektatu, eta ikasleek kanta bakoitzaren bateria joko dute, erakustaldi moduan.
Hernaniko Musika Eskolako perkusio taldeak antolatu du kontzertua, eta urtean antolatzen dituen hiru kontzertuetan bigarrena da gaurkoa. Guztira 7-15 urte bitarteko ikasleak izango dira.