Facebookean sartu eta ikusi besterik ez dago; Ziraba proiektuak ez dauka etenik. Epeleko putzua lepo dago ingela gorri, lauhankeko eta bestelako bizilagunez, eta Txirrita eskolako haurrak hor dabiltza txalburuak hartu, hazi eta lehendabiziko ingelak putzuetan askatzen. Horrez gain, Dobera eta Aranzadiko kideak Euskadi Irratian izan dira, eta luze eta zabal hitz egin dute Norteko Ferrokarrila saioan, bai Ziraba proiektuari buruz eta bai Burbunak eta Etsayak egitasmoari buruz ere.