Areto Futbolean, Umore Onak partidu zaila dauka heldu den ostiralean, Anoetaren kontra. Anoeta hirugarren postuan da, indarrean, eta Umore Onak kolpea hartu zuen joan den astean, Orioko Mirotzak kontrario zuzenaren kontra 6-2 galduta. Burua altxatzeko asmoz jokatuko dute, ostiralean, 20:30etan, Goizuetako eskolan.