Argazkian azaltzen den lekua zein den asmatuta, 100 euroko erosketa balea lortzeko aukera dago. Astikok antolatu du lehiaketa, urtero bezala: Ezagutzen al duzu zure herria? Elkarteko dendaren batean erosketa egiten dutenei kupoi bat emango diete datuak betetzeko. 100 euroko 2 erosketa bale zozketatuko dituzte. Igandean bukatuko da lehiaketa.