Ipuinak eta poemak irakurriko dituzte gaur, udaletxe azpian

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 2a, 02:00

Ikasle, irakasle eta gurasoek irakurketa publikoa egingo dute gaur, 15:00etatik aurrera. Ekintzaz betea dator apirila. Ipuin kontaketa, bideo emanaldia, ardo probaketa eta musika izango dira bihar.

Haur Liburuaren Nazioarte­ko Eguna da gaur eta horren ha­rira, irakurketa publikoa eskai­niko dute Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Arratsaldeko 15:00etatik aurre­ra izango da udaletxe azpian. Adin eta mailaren arabera bikoteka elkartuko dira ikas­leak eta zenbait ikaslek euren gurasoekin egingo dute irakur­keta. Besteak beste, honako liburuetako pasarteak edo poemak irakurriko dituzte: Todo juega, Eguzkilorea, Ani­malien erdian, Indiako txoria...
Apirila ekintzaz betea dator eta gaur, horrez gain, Parke­ta­rrak egitasmoaren hirugarren saioa izango da (17:00-18:00).

Bihar, ekintza ugari
Adin eta gusto ezberdine­ta­ra­ko ekintzak izango dira bihar: haurrentzako ipuin konta­keta, Irrifarrak izeneko bideo ema­naldia Nepali buruz, ardo das­ta­­keta Zilegi Eskolen ba­rru­­an, mu­sika entzunaldia...

Joste ikastaroa eta kata
Joste ikastaroa antolatu dute astelehenetik aurrera eta izen ematea zabalik dago. Sagardo kata gidatua ere izango da larunbatean, Zapiainen.

APIRILEKO
KULTUR AGENDA

Gaur:
Irakurketa publikoa, 15:00etan, Kontzejupean. Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoen eskutik.  
Gaur eta apirilak 9, asteAzkenak:
Parketarrak, haurrentzako jolasak, 17:00etan, Ikastolako patioan.
Bihar:

  • Ipuin kontaketa, ‘Txizagura’: 17:45etan, 3 -5 urteko haurrentzat, eta 18:15etan, 6-9 urteko haurrentzat, kultur etxean. Ipuin-kontalaria: Lur Korta.
  • Bideo emanaldia, ‘Irrifarrak’: Joseba Elizegik 2012an Nepalera egindako bidaiaren filma. Egileak berak aurkeztua, 19:30etan, kultur etxean. Doan.

Apirilak 5, larunbata:

  • Iruñeako Alde Zaharreko erraldoiak 12:30etan, Foru plazan.
  • Zinea, ‘Zipi & Zape eta Kanikaren Kluba’, 17:00etan kultur etxean.

Apirilak 6, igandea:
Plaza dantzak, 12:00etan J. B. plazan.
Apirilak 7, astelehena:
Ipuin kontaketa, ‘Lurretik sortutako ipuinak’. Izaskun Mujikaren eskutik, Astigarragako herri eskolako ikasleentzako saioa, 09:30etan, kultur etxean.
Apirilak 8 asteartea:
Hitzaldia, ‘Osasuna eta kiropraktika’, 18:30etan kultur etxean. Doan.
Apirilak 9 asteazkena:

  • Txotxongiloak, ‘Zuk-Zuk jaunaren alfabeto berria’. 15:00etan, kultur etxean. Astigarragako herri eskolako 1. edo 2. LH-ko ikasleentzako saioa.
  • Hitzaldia, ‘Euskararen transmisioaren garrantzia’ 18:00etan, Ikastolako liburutegian. Andoni Egañaren eskutik. Irekia.

Apirilak 10, osteguna:
Hitzaldia, ‘Gnappies pixoihal sistema berria’ 18:00etan, kultur etxean.
Apirilak 11, ostirala:
‘Joxean’s Hil Eben’ film laburra, 20:30etan kultur etxean. Doan.
Apirilak 12, larunbata:

  • Atez Atekoaren urteurrenaren harira, ‘Plastic planet’ dokumentala, 18:00etan kultur etxean.
  • Musika Giroa, 19:30etan, Sagartxo plazan. Musika eskolatik sortutako taldeak: CD-MONTRE eta BETA.

Haurren aisialdia Aste Santuan:

  • Jolas Txiki (2-4 urte) kiroldegian, 09:00etatik 13:00etara.
  • Eskulan tailerrak (2002-2008 urtean jaiotakoak) kultur etxean, 10:15etatik 11:45etara eta 12:00etatik 13:30etara.

Apirilak 26, larunbata:

  • Atez Atekoaren urteurrenaren harira, Azpeitiko Lapatx zabortegira irteera (09:00). Izenematea udaletxeko atez ateko bulegoan.
  • Musika Giroa, 19:30etan, Sagartxo plazan. Norberto Almandoz musika eskolatik sortutako taldeak: EIRA.

Apirilak 28, astelehena:
Literatur Solasaldia, Ian McEwan idazlearen ‘Operación Dulce’ liburuaz. Gaztelaniaz, 19:30etan Liburutegian.
Apirilak 29, asteartea:

  • Zine foruma, ‘El metodo Arrieta’ 18:00etan, kultur etxean. Proiekzioan egongo dira Jorge Gil zuzendaria, Jon Garaño ekoizlea eta Arrieta ahizpak. Doan.
  • Ipuin saioa, ‘Gauean esnatzen delako’ 19:30etan Liburutegian. 15 urtetik gorakoentzat, Maite Frankorekin. Doan.

Zilegi Eskolak:
Kultur etxean, AEKk antolatuta.

  • Bihar, Ardo dastaketa: 19:00 (5 euro).
  • Apirilak 8, Permakultura: 09:30. Doan. Nekazaritza iraunkorra eta baserriko hardware irekia, Victor Barahonarekin.
  • Apirilak 29, Sexualitate tailerra: 09:30. Doan. Sexualitate ereduak, bost zentzumenen indar erotikoa, osagarriak eta formula erotikoak (Bitxigorria boutique).

Laburrak

  • Musika entzunaldiak Norberto Almandoz musika eskolan: bihar, teklatuak eta Iratzar abesbatza (20:00); apirilak 7,  zeharkako flauta eta biolina (19:30); apirilak 8, pianoa eta tronpeta (19:45); apirilak 9, gitarra eta baxu elektrikoa (19:45); apirilak 10, Beta taldea eta txistua (20:00); eta apirilak 11, gitarra, pianoa eta Eira taldea (19:00).
  • Sagardo kata gidatua. Larunbatean, 11:00etan, Zapiain sagardotegian. Gaztelaniaz. Izenematea: 943 550 575, info@sagardoarenlurraldea.com.
  • Josteko ikastaroa (euskeraz) kultur etxean astelehenetan (18:30-20:30), apirilaren 7tik ekainaren 9ra Tytti Thusberg diseinatzailearen eskutik. Informazioa: 943 335 064.
  • KZ Gunea: dinamizatzailea apirilaren 7an eta 28an, 09:00etatik 13:00etara. Dena dela, ordenagailuak ere erabilgarri daude: Astearte, ostegun eta ostiraletan (11:00-13:00) eta astearte eta ostegunetan (17:30-19:30).
  • Mendi irteera, Lesakatik Artikutzara apirilaren 13an, 08:00etan, J. Barandiaran plazatik. Izenematea apirilaren 11 arte (630 678 474, Isa).
  • Euskal Herriko gazten dastaketa, Sagardoetxeko ohiko eskaintzaz gain: apirilaren 18an Idiazabal gazta; 19an Iratiko gazta (goizean Zuberoako Muskildi herriko abeslarien kalejira); 20an  Erronkariko gazta. Ordutegia: 11:00-14:00. Tarifa: 5€. Erreserbak:  943550575 / info@sagardoetxea.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!