Julian Ezeiza ‘Aterpe’ hil da, bertsoaren hariari eten gabe heldu zion bertsolaria

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 1a, 02:00

Atzo hil zen Aterpe, 84 urte zituela. Elizkizunak gaur, 19:00etan.

Julian Ezeiza hil zen atzo, Aterpe bertsolaria, 84 urte zituela, Aterpen, bere base­rrian. 1929an Balantxa ba­se­rrian jaioa, Hernaniko ber­tso­laritza ia galduan zegoe­nean heldu eta berpiztu zu­te­netako bat da Aterpe.

Txiki-txikitatik bertsota­ra­ko afizioa izandakoa, eta me­moria harrigarrikoa, bertsoak buruz ikasten omen zituen. Kar­melo Labaka apaizak Ata­no IIIari jarritako 165 bertsoak buruz ikasiak omen zituen, besteak beste. Frankismo on­do­rengo urteetan, bertsoa ia de­sa­ger­tuan zegoenean, pla­zaz plaza ibilia, herriko au­zoetako fes­tetan, errondetan, xoxik ko­bratu gabe, Antton Ga­rin la­guna ondoan zuela. Her­na­ni­ko Txapelketa irabazi zu­en, eta Usurbilen kontrako apus­­tu famatuan bera ere tartean zen, Galarretan, 1.000 ikusle­ren au­rrean. Antton Ga­rin eta Aterpe 2005ean omen­du zituen Irau­lio Pan­ttalone bertso es­kolak eta 2011n Tolarea Sa­gar­doaren Kofradiak.

Eliz­ki­­zu­nak, gaur, 19:00­e­tan, San Joan Bataia­tzailea parrokian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!