Bisita gidatua Artikutzan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 5a, 02:00

Artikutzan, bisita gidatua antolatu dute igande honetan eta hurrengoan. Bihar, gaztelaniaz izanen da eta apirilaren 13an, euskeraz. Artikutzako errekak, hauen egoera eta bitxikeriak gertutik ezagutzeko aukera izanen da Jorge Gonzalez-Esteban eta Arturo Elosegiren eskutik. Elkartze puntua eta ordua: Eskaseko atezaindegia, 09:15etan. Izena eman behar da: artikutzanatura@donostia.org edo 690 720 264. Errekan sartzeko katiuskak eramateko gomendatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!