Kimaketa lanak bukatu dituzte, eta datozen asteetan zuhaitzak moztu egingo dituzte. Lastaolatik Naparralderaino ariko dira, bide bazterrean. 2-3 aste beharko dituzte bidetik gertuen dauden zuhaitzak mozteko, eta beste 2 inguru, urrutiago daudenak mozteko.