Larunbat eguerdian Plaza Berrin pasa zenak bilatu zuen tripazorriak non ase. Talo gazi eta gozoak aukeran jarri zituzten San Joan Konpartsako kideek, eta etenik gabe ibili zuten jendea, bazkalaurreko gose gaiztoari erremedioa bilatu nahian. Eta baita bilatu ere!