Hitzaldia izango da bihar, gnappies izeneko pardel edo pixoihal sistema berriaren inguruan. Halaxe azaldu dute: «2.000 euro pixoihaletan eta 1.500 kilo zabor haur bakoitzeko. Sistema berri honekin badugu beste aukera bat. Erabilerraza, eta telazko pixoihalen artean, guztiz desberdina».
Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, kultur etxean. Hizkuntza, entzuleen arabera erabakiko da. Udaleko ingurumen sailak antolatu du.