Autonomikoak 51- 56 galdu zuen Mungiaren aurka igandean. Bi taldeek zailtasunak izan zituzten baloiak saskiratzeko orduan eta erasoan huts egite ugari egin zituzten. 22garren minutuan, 26-25 aurreratu ziren etxekoak eta ordutik aurrera, lehia oso estua izan zen. Azkenean, bost punturen aldeagatik bizkaitarrak nagusitu ziren. Gipuzkoako lehenengo mailako taldeak, berriz, 53-63 galdu zuen Ruibal taldearen aurka.