KZ guneak zenbait ikastaro eskainiko ditu Hernanin, apirilean zehar, interneten nabigatzen ikasi eta ordenagailuen zenbait tresna ezagutzeko. Aurrenak gaur hasiko dira: irudia eta soinua, eta oinarrizko Internet. Horiek izango dira ikastaro luzeenak. Interesa dutenek, KZ gunearen egoitzara jo behar dute, Biterin.
Hurrengoak, egun bakarrekoak izango dira, eta herritarrek hainbat tresna erabiltzen ikasteko aukera dute: OpenOffice programa, Facebook sare soziala edota Googleren aplikazioak. Ikastaroak goizez zein arratsaldez izango dira, doan, eta gehienak euskeraz.
Bestalde, hilabete honetan IT txartela eskuratzeko bi aukera izango dira: apirilaren 4an eta 30ean.
IKASTAROEN ZERRENDA
Irudia eta soinua (14 ordu)
Apirilak 1-9; 09:00-11:00.
Oinarrizko Internet (20 ordu)
Apirilak 1-14; 11:00-13:00.
Oinarrizko Internet (20 ordu)
Apirilak 1-14; 16:00-18:00.
OpenOffice Impress oinarrizkoa (2 ordu)
Apirilak 10; 09:00-11:00.
OpenOffice Impress aurreratua (2 ordu)
Apirilak 11; 09:00-11:00.
OpenOffice Writer oinarrizkoa (2 ordu)
Apirilak 15; 11:00-13:00.
OpenOffice Writer aurreratua (2 ordu)
Apirilak 16; 11:00-13:00.
OpenOffice Calc oinarrizkoa (2 ordu)
Apirilak 15; 16:00-18:00.
OpenOffice Calc aurreratua (2 ordu)
Apirilak 16; 16:00-18:00.
Oinarrizko Facebook (2 ordu)
Apirilak 28; 09:00-11:00.
Facebook aurreratua (2 ordu)
Apirilak 29; 09:00-11:00.
Gmail (2 ordu)
Apirilak 28; 16:00-18:00.
Google Drive (2 ordu)
Apirilak 29; 16:00-18:00.