Adinekoei deia, kirol makinak zein parketan nahi dituzten jakiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 1a, 02:00

Hernaniko Udalak makinak jarriko ditu Hernaniko parke edo ibilbideetan, ariketa fisi­koa egiteko, eta horretarako adinekoen laguntza eskatu du. Ze modutako makinak jarri eta non jarri jakin nahi du Udalak, eta adineko 100 pertsona inguruk dagoeneko bere iritzia eman dute. 
Her­naniko mapak jarri dituzte kiroldegian, Biterin, Zaharren Egoitzan eta Goiz Eguzkin, eta edozeinek hartu eta bete di­tzake galderak, eta apirilaren 9rako entregatu. 
Datorren astean bi bilera egingo dituzte Goiz Eguzkin, apirilaren 8an eta 11n, 17:00­etan, eta herritar guztiak daude bertara gonbidatuak. Apirilaren 8an erabakiko zer hartu behar duten kontuan makinak jartzeko lekua era­bakitzeko: agerian dauden edo ezkutuan, umeen parkee­tatik gertu edo urruti, denak batera edo banatuta...
Apirilaren 11n erabakita utzi nahi dute, zehatz, ze makina eta non jarriko diren.

Aurrekontua, 35.000 euro
35.000 euro dauzka Udalak horretarako, eta maiatzerako jarri nahi dituzte makinak. Atzo azaldu zuten proiektua prentsaurrean Luis Intxauspe alkateak, Glori Mendinueta zinegotziak, eta Juanma Mu­rua kirol aholkulariak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!